XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...): langillea omen zan izugarri; zintzoa, ona, leiala.
Eta, ez ain zakarra ere, bein soiñekoak, bizarra, eta kalparra txukundu eta dotoretu zituan ezkero!.
Baiña, nik orain, gizon au nola ezagutu nuan nai dizutet azaldu: Gaur bezala negu-atsaldea zan.
Badakizute negua gogorra izaten dala Yorke Berrian.
Mariñelak bear nituan Txina`ra joan bear zuan gure ontzi artarako, eta
An biltzen bait dira, Europa`tik iristen diran lan-billatzaille guztiak.
Sartu nintzan edangela batera, eta an ikusi nuan gure gizona.
Kontuz ibilli zaitez - esan zidan aurretik edangelaren jabeak -, gizon ori Inglanderri`an urkatua izana omen da-ta.
Ala deitu ere deitzen diote berarekin ontzi berean etorri diranek:
Eman nizkion eskerrak jabeari eta
Biontzako patttarra eskatu nuan, eta
- Ta? - galdetu nion -. Lanaren billa?. - Bai.
- Inglanderri`tik igesi etorria, beraz?.
- Ori esan al dizu zoko zarpatzu onen jabeak? - Bai. Ori esan dit.
- Esango zizun beste zerbait ere.
- Bai. Esan dit beste zerbait ere.
Isilik gelditu giñan biok.
Bete nuan nere kopa ertzeraiño eta edan nuan.
Luzatu nion botilla.
Bete zuan bere kopa ertzeraiño eta edan zuan.
- Ederra pattarra! - Ederra, bai!.
Ta isilik gelditu giñan ostera.
Nik urratu nuan luzeegi ziraun isilgunea: - Aizu, adiskide: Nola daiteke, ordea...?.
Nola gertatu zan...? Nola izan daiteke egia zu... benetan izan ziñala....
Ta isilik gelditu nintzan.
Ez nuan gizon gizagaixo arri aurpegira mingaiñaren punttan neukan itza jaurtitzeko adorerik.
- Nola izan nintzan urkatua jakin nai al duzu? Esango dizut, bampacirc;.
Zuri lana eskatzera noakizun ezkero, ori dana jakin nai izateko eskubidea baduzu-ta.
Aurrean neukan gizakumeari begira gelditu nintzan.
Bizarra luzea eta kalparra luzeagoa, bi begiak bakarrik ikusten zitzaizkion illetartetik aurpegian.
Begi borobillak, urdin-orlegiak, begiratu gogorrekoak.
Oraillak zituan bizar eta kalparrak.